Luanti

izen aldaketa eta eguneraketa

Luanti (lehenago Minetest) mundu ireki edo sandbox motako joko libre bat da. Bertan, blokez osaturiko mundu batean oinarriturik jokalariak gauzak sortu eta bere ingurunea eraldatzen joan behar du. Minecraft joko ospetsuaren hastapeneko alfa bertsioak Celeron55 garatzailearengan eragin zuen jakin-minean kokatzen da bere jatorria. Garatzaile finlandiarrak, horrelako joko baten barne-funtzionamendua ezagutzeko asmoz Minecraft-en klon bat jarri zuen abian, proba moduan; Hortik jaso zuen beraz Minetest izena.


Hamarkada baten buruan, ordea, Minetest berezko izaera garatzen joan da, irisgarria eta erabilerraza den API-a eta komunitateak sostengatutako joko eta mod bilduma aberatsa elikatuz. Proiektuaren ideia eta komunitatearen asmoak hobeto deskribatuko dituen izen egokiago baten bila, Luanti izendatu dute, finlandierazko luonti(sorkuntza)1 eta jokoaren programazio lengoaia den Lua arteko hitz-jokoan oinarrituz. Polita ezta?


Gauzak horrela, lainoa.eus-en zerbitzaria 5.11.0 bertsiora eguneratu eta jokoaren inguruan genituen erreferentzia guztiak berritu ditugu. Urte askoan Luanti!


1

Introducing our new name